2007/04/19

Haritik tiratzen hasten da gatazken ebazpena

Gotzon Quintana Baketik zentroaren ikastaroan parte hartu ondoren, bere iritzia ematen digu.
Gatazkak ebazteko hari batetik tiraka hasiko litzateke. Eta eskolari aplikatzeko BiolentziEzaren curriculuma jorratzeko aukera ikusten du. Iraupena: 2:43

Baketik: bakea + etika gatazkak ebazteko

Arantzazun hirugarren espazioak toki berezi bat hartu du. Duela 500 urte Frantzizkotarrak toki hau xamurtzen saiatu ziren bezala, oraingoan Baketik ikasgunearen eskutik, gatazkak "humanizatzeko" joera nagusitzen ari da. Eta toki baketsu honetatik Euskalherri osora (eta mundura ere) zabaltzeko gogoa du.
Jonan Fernandez, Gandiaga gunean kokatu den "eskola" berri honen aitzindaria, "Ser humanos en los conflictos" liburuan laburtu du azken urteetan hartu duen esperientzia. Eta ideia horietan oinarrituta ikastaro bat antolatu dute. Zorte paregabea izan dut bere irakaslearekin hitzegiteko, Begoña Gomez hain zuzen ere; hitz gutxitan helburuak eta edukiak kontatu dizkigu. Iraupena 4 min.

2007/04/18

Bideotan azpitituluak jartzen ...

Klaseetarako Youtube edota Google Video weborrialdetako bideoak sarritan erabiltzen ditut -gehienetan pelikula zatiak eta abestiak ingelesez. Orain arte azpitituluak jartzeko Subtitle Workshop eta Virtualdub programak erabili ditut. Erreminta hauek bere eginbeharrak ondo bete arren, prozesua nahiko geldoa eta korapilatsua da: bideo deskargatu, azpitituluak sortu, bideo eta tituluak lotu, bideoren errenderizazioa egin eta berriro bideoa kargatu egin behar da. Hau dena errazteko Internet sarean bi aplikazio aparteakoak topatu ditut: BubblePLY eta Mojiti. Bideoa deskargatu barik -bere URL jakin behar da soilik- azpitituluak eta mota askotako testu eta oharrak gehitu daitezke. Azken urratsean weborrialde edota blog batean bideo embed jartzeko kodea sortzen dute. Oso interesgarria iruditzen zait, batez ere hizkuntza arlotan.
Bere erabilera oso erraza da, bideo honetan ikus daitekenez.

2007/04/16

Adi egon irakasle!

Irakasleok adi egoteko dei bat ikusi dut TeacherTuben! Ez naiz erratu ez: ez da Youtube, baizik eta TeacherTube.
Atari berri bat da, ireki "berria"; eta bere bideoen artean hauxe: Pay Attention, hau da adi egon arreta jarri.
Nire ustez irakasleoi zuzenduta dago eta ingeles pixka bat jakinez gero, jarraitu daiteke.
Sakespeareren hizkuntza ez baduzu asko menperatzen, hementxe aurkitu ditzakezu ideiarik nagusienak.
Orain ikusi eta.... ikasi!

2007/04/15

Xabier Altzibar Bizkaieraren alde

Xabier Altzibar Gernikan Bizkaierearen alde berba egin eban.

2007/04/12

Aurkezpenetan kontuz ibili

Aurkezpen bat egiteko kontuz ibili behar dugu: kontatu nahi duguna ez dadila formaren (eta animazio grafikoen) itzaletan gelditu. Hau da, mezua argi gelditu behar da efektu guztien ondoren.
YouTuben Dean Shareskik egindako bideo interesgarri bat aurkitu dut PowerPoint erabiltzeko giltzekin: PowerPoint Extreme Makeover du izenburu.
Hogei minututan era argi eta erakargarri batean ematen ditu zenbait pista aurkezpenak hobeto eta efektiboago egiteko. Ez galdu: ingelesez egon arren, pantailan agertzen diren hitzekin eta adibideekin, asko ikasiko duzulakoan nago!

2007/04/01

Heziketarekin ere kritiko hazi Freirerekin batera

Paulo Freire 1994.urtean Bartzelonan egon zen Nazioarteko kongresu batean. "Universidad de Barcelona" delakoaren CREA elkarteak bultzatuta, beste erakunde batzuen artean, pedagogo handi honen partaidetza lortu zuten. Bere hitzaldia: Orain ikus/entzungai dugu Web 2.0ren tresna indartsuei esker.
Rafa Mendia, nire lagun onak, laburpen interesgarria bezain aberatsa egin du bere blogean: ez galdu hitzik ere!
Kongresuaren laburpenaren iraupena 4:42.
Hitzaldi osoa 56 min.