2007/03/08

Naro foroaren aurkezpena hezkuntzan

Neli Zaitegi, Elkarbizitzarako trebezien programaren arduradun bezala, NARO foroaren aurkezpena egiten du.Iraupena 5:50

Mari Jose Urruzola pertsona bezala

Mari Jose Urruzolari beste galdera bat egin genion Naro Foroaren materialetarako: Zer egin pertsona mailan?
Bere erantzuna zehatza eta oparoa da era berean. Ez galdu detailerik ere, bere gogoetak merezi du eta. Iraupena: 11:47

Mari Jose Urruzolaren irakatsiak

Martxoaren 8an Mari Jose Urruzolaren hitzak berebiziko oihartzuna daukate: urtero urtero
  • bere proposamenak,
  • bere azterketa zorrotzak eta
  • bere irakatsiak
jaso ohi dugu, emakumearen egoera hobetzeko eta gizon nahiz emakumeak zoriontsuago izateko, gizarte osoa "humanoagoa" bihurtzeko.
Naro foroaren materialetan ekarpen garrantzitsu hau utzi zigun: zer egin dezakegu hezkuntzako profesionalak? Hona hemen bere aholkuak:

Iraupena: 6:17

Martxoak 8an Amparo Tomerekin

Amparo Tomé Bartzelonako Udaletxo Balorren Hezkuntza programaren arduradunak, bizitzarako trebezien ikuspuntua aberasten du.
NARO foroaren barruan egin zen, 2005. urtean. Amparorekin batera, beste emakumeren iritziak eta proposamenak bildu ziren eztabaida piztu eta bultzatzeko. Iraupena 8:48

Martxoak 8: hezkuntzan zer egin?

Txaro Arteagak Hezkuntza esparruan zer egin daiteke azaltzen du, argi eta labur.
Bideo xume hau (7 minutu) NARO foroaren barruan egin zen. Hezkuntzako materialetan sortu zen 2005. urtean. Zenbait emakumeren iritziak eta proposamenak bildu ziren eztabaida piztu eta bultzatzeko. Iraupena 7:54

Emakumearen egoera Martxoak 8an

Txaro Arteaga, Emakundeko zuzendari ohiak, emakumearen egoera aztertzen du elkarrizketa labur honetan.
NARO foroaren Hezkuntzako materialetan egin zen material hau 2005. urtean; Zenbait emakumeren iritziak eta proposamenak bildu ziren eztabaida piztu eta bultzatzeko. Iraupena 5:01

Gai honen inguruan, bideo guztiak ikusi daitezke Google Videon

2007/03/07

Asertibitatea morala eta kognizioaren batuketa

Manuel Segurak asertibitatea erdibidean marrazten du:
  • inibizioa eta agresibitatearen artea,
  • juztizia eta efikaziaren batuketa bezala ulertzen du.
Bere MSC azaltzeko laugarren zatia da.
Beste guztiak ikusi ahal izateko MCS kanal osoa aukeratu