2007/02/13

Telebista Interneten nola?

Proposamen berri hau ireki bezain pronto, beste toki batzutan egiten dutena ikusten hasi gara. Eta Catalunyan aurrea hartu digute, oraingoan ere. Non eta VilaWeb kazetaritza digitalean. Ikusi nola egiten dute:

Jatorrizko testuaren (catalanez) laburpen bat hemen ikus dezakezu!
Eta "VilaWeb diari elektroniko independiente" delakoaren bideo guztiak Googelen eta Youtuben

2007/02/12

Aprendiz moduan ikasten

Ikasten jarraitu behar dugula aitortu nahi dut hasteko eta bat.
Ikastun, ikasle, ikas-kin ona izan nahi nuke, ireki berri zaigun arlo zabal honetan:
  • Hezkuntza kontuetan
  • Telebista eta komunikabideen arloan
  • Blogosferan eta bere komunikazio moduetan.
Zer hobeago horretarako plan beretsuan dauden "aprendiz"-ekin elkartu, lan egin eta elkareragin.
Hona hemen adibide bat:

Hezkuntza Telebista eta Blogak

Hezkuntzan ari garen pertsona batzuk, telebista eta blogak elkarrekin egon daitezkeela uste dugu.
Horregatik, eta horretarako HezkunTB, edo Hezkuntza Telebista eta Blogak sortu dugu, elkarlanean aritzeko.
Hemen jarri nahi ditugu
  • Hezkuntza munduan sortzen diren bideoak, eskoletan egiten grabaketak
  • eskoletan ekoizten diren bideoak
  • heziketarako balio duten materialak.
Zure ekarpena ezinbestekoa da
  • iritzia ematen
  • gogoetak eginez
  • bideoak aholkatuz
  • zeure ekoizpenak eginez
Animatzen hasi zaitezen, hona hemen elearning nazioarteko kongresuan Fernando Santamariak eman zuen azalpena, bideoak egin ahal izateko Screencasting sistema erabiliz. Animo eta aurrera!

2007/02/03

Ciedigital HezkunTBn

2000. urtean Bilbon ospatu zen CIEDIGITALa ere Hezkuntza Telebista & Blogean ikusgai dago.
Orduan egindako grabaketa guztiak digitalizatu eta hementxe dituzu, eskura. Adibide bezala esperientzi hau: Eskola Pilotuak, Lukas Rodriguez Toimilek aurkeztua.

2007/02/02

Getxolinguae Hezkuntza Telebista & Blogean

Getxoko berritzeguneak antolatuta, urtero ospatzen dira hizkuntzen inguruko jardunaldiak, udaberri aldera.
Aurten ere izango dira, Maiatzaren 16 eta 17an, izenburu honekin "Literatura hezkuntza XXI. mendeko ikasgeletan".
Orain arteko hitzaldiak ere ikusgai daude, Google Videon Getxolinguae etiketapean.
Adibide bezala, Amsterdameko Unibertsitatean irakaslea den Pyeter Muyskenen hitzaldi hau duzue; 2002. urtean egina.

2007/02/01

Batxibilbo: Bilboko jardunaldiak Batxilergoari buruz

Bilboko Ingenieritza eskolan Batxilergoaren I Jardunaldiak ospatu dira, etapa honen inguruko gogoetak, esperientziak eta proposamenak entzun ditugu. Ikus/entzungai daude Google Videoan batxibilbo etiketarekin bilduta.
Hona hemen adibide bat: sailburuaren irekiera jardunaldia

Kanalak etiketarekin

Blog honetan, bideoak eta ekarpenak antolatzeko, egituratzeko eta bilaketak errezteko, Web 2.0ren etiketak erabiliko ditugu.
Hau da Folksonomiaren indar guztia izango da gure tresna, ikus/entzule/irakurleen gustura eta neurrita egindako kanalak egiteko, sortzeko eta egokitzeko. Hona hemen batzuk:
  1. Elkarbizi: elkar-bizitza, bizitzarako trebetasunak eta antzeko programen bideoak antolatzeko
  2. MCS edo Modelo de Competencia Social delakoaren Manuel Seguraren Bideo-hitzaldiak
  3. Epatopaketa: pertsona helduen Topaketaren bideoak
  4. Batxibilbo: Bilbon egindako Batxilergoaren jardunaldien hitzaldiak
  5. Getxolinguae: Getxoko Berritzeguneak antolatutako jardunaldiak
  6. Bizkaiera geure ondarea: Gernikako Berritzeguneak 2001. urtean antolatuta
  7. Ciedigital: 2000. urtean ospatutako Congreso Internacional del sistema Educativo Digital
Bideo guztiak, ekintzen arabera antolatuta Elekarrekinen Web aldean ere aurkitu daitzeke.