Mostrando entradas con la etiqueta jmoodle07. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta jmoodle07. Mostrar todas las entradas

2007/07/02

Jordi Adell etorkizunaz & erronketaz hitz egiten

Jordi Adell, UJIren CENTeko zuzendaria, Ainhoa Ezeizarekin solasean egon da, Moodle Moot ekitaldien egunean. EHUko irakasleak, unibertsitateak dituen erronkak eta aukeretaz galdetzen dio Castellongo irakasleari.
Jordi 5 minututan Internetekiko harremanak eta ahalbideratuko dituen aukerak azaltzen ditu:
  • Flickr argazkien inguruan komunitateak sortzeko tresna dela uste du
  • Wikipedia esate baterako crowd sourcing bezala azaltzen du: jendeak tresna kultural interesgarriak sortu ditzakeela baieztatzen du, denon artean zertxobait jarrita.
Gauza publikoak eta pribatuen arteko uztarketan sinisten du Jordik, irakasle askori beldura azalduko zaiela, klasean egiten dituzten gauzak "kanpoan" ikusiko direlaz ohartzen direnean.

2007/06/29

Jordi Adell Moodlerekin maiteminduta

Jordi Adell Moodle Moot jardunaldietan egon da, UJIren esperientzia konpartitzen.
Ainhoa Ezeizarekin solasean egon da Castellongo unibertsitatean duten maiteminaz hitzegiten: Moodle maitatzeraino iritsi al daiteke?

Jordi Adell prestakuntzaz hitzegiten

Donostian ospatu berri den Moodle Moot jardunaldietan, Jordi Adellek parte hartu du. Ainhoa Ezeizarekin irakasleen prestakuntzaz hitz egin du, UJIren esperientziaz gogoeta eginez. Iraupena 2:28