Mostrando entradas con la etiqueta epa. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta epa. Mostrar todas las entradas

2007/10/01

Pertsona Helduen alde

Anibal de la Torre, Adelat blogean, Pertsona helduen inguruko gogoeta eta aldarria egin du berriki.
Honela adierazten du Anibalek, bere esperientziaren ondorioz:
"El descubrir la lectura y la escritura por primera vez se convirtió en el verdadero motor de muchas realizaciones personales, pero mucho más importante fue, y sigue siendo esa primera oportunidad que hombres, y sobre todo mujeres, tuvieron y siguen teniendo de salir de casa, reunirse, superar rutinas de décadas, compartir y, sobre todo, disponer de una alternativa socio-cultural diferente y digna."
Arrazoi sakonak daude pertsona guztiei abotsa emateko. Baina bereziki Aguraingo bi emakume hauek merezimendu berezia irabazi dute:
Entzun arretaz euren mezua, 16 minutu bakarrik dira.
Bideo guztiak ikusi nahi badituzu, Googlen begiratu dezakezu.

2007/03/05

CEPA GERNIKA-LUMO: Argarkigintza digitala


Gernika-Lumoko Helduen Heziketaren Ikastetxean Taller de Fotografía digital izeneko modulua egiten ari gara ikasturte honetan. Hauek dira, besteak beste, landuko diren edukinak:

1. Atala: Irudi digitalaren iturriak
  • Internet
  • Eskanerra
  • Argazki kamera
2. Atala: Argazkien trataera
  • Zenbait teknikak:
    • Argazkien tamainu aldatzea
    • Begi gorriak kentzea
    • Argazkiak akuarela bihurtzea
    • Argazkiak irudi bihurtzea
    • Argazkiekin muntaiak egitea
    • ...
3. Atala: Argazkien erabilpena
  • Argazkiak Internet sarean kokatzea
  • Muntaiak egitea: soinua eta irudia
  • Argazki album bilduma birtualak eratzea
Egiten ari garen guztiaren berri emateko eta ikasleek etxean prakikatzeko aukera izan dezaten, Utilización de la imagen digital izeneko blogean ipintzen ari gara erabilitako teknikak eta lanak.