Mostrando entradas con la etiqueta berriztapena. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta berriztapena. Mostrar todas las entradas

2007/06/29

Ortuellako institutuan Berriketan

Ortuellako institutuko irakasleek BerrIKeTan egin nahi dute: klasean, Interneten, Getxo Ikasblogean...
Erabilera hezitzaile egoki bat dela diote:
  • bai blogetan idaztea, irakurtzea eta "hitz-egitea"
  • bai esperientzia eta ezagutzea konpartitzea: amankomunean sortzea esan nahiko luke Creative Commons (gutxi gora behera); eta horrela sortzen omen da ikasleen ezagutza, bakoitzaren buruan/barruan.
Bideo honetan azaltzen digu ideia hori, Ortuellako irakasleak.
Gai honi buruzko bideoen jarraipena RSS honetan egin dezakezu.
Iraupena: 14 min.

2007/06/18

Sari Banaketa Gipuzkoako Berriztapen jardunaldietan

Zarautzeko Berritzeguneko zuzendaritzaren gidaritzapean, Multimedia Lehiaketaren III. edizioaren sarien banaketa egin da. Hona hemen sarituak:

DBH-ko bideo lehiaketako irabazleak:

  1. saria: Tolosako Paper Eskola Analisis del agua
  2. saria: Oiartzungo Haurtzaroa Anorexiari Stop
  3. saria: Hirubide (Irun) Zorionak

LMH-ko bideo lehiaketako irabazleak

  1. saria: Orokieta (Zarautz) Kotxearen erbilera
  2. saria: Gainzuri (Urretxu), Euskal artistak
  3. saria: San Andres (Eibar), Untzagako agurea

Gure muga Elkarrekin

Koldo Etxebarria, Eibarko Berritzeguneko IKT aholkulariak, "Web 2.0rekin, zein izango da gure helmuga elkarrekin" jorratzen saiatzen da. Irakasleen komunitatearen atariak izango dituen berriztapenak eta zerbitzu berriak azaltzen ditu. Erabilitako aurkezpena hementxe deskargatu dezakezu.

Moodleren erabilpena Gipuzkoako Berriztapenetan

Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen VI. jardunaldietan Moodleren erabilpena azaldu zuten ere. Iraupena 27 min

Berastegiko esperientzia Gipuzkoako jardunaldietan

J.A. Muñagorri ikastetxearen esperientzia, Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen Jardunaldietan aurkeztu da. Berastegiko irakasleek bere "Proeiktu Globala" aurkezten dute Miramar Jauregian ospatutako jardunaldian; erabilitako aurkezpenaren fitxategia hemendik deskargatu dezakezu.
Iraupena 36 min

Kalitatea Hezkuntzan Maite Alosorekin

Benja Atutxak aurkeztuta, Maite Alonso, Getxoko Berritzeguneko Zuzendariak, Kalitatea Hezkuntzan programa aurkezten du.
2007-2010 aldirako lehentasun ildoen artean aurkitzen da. 2003-2006 aldian Ikastetxeen Kalitatea eta Etengabeko Hobekuntza ildoko programak hainbat ikastetxeetan garatzen hasi dira. Besteak beste:
  • Eskola zuzendaritzak,
  • Hobekuntza prozesuak eta
  • Hezkuntza-kalitateko estandarrak.
Ikastetxeetako esperientzia kontuan izanda, urrats berri batzuk
planteatzen dira hirurteko berri honetan. Iraupena 40 min

2007/06/09

Berriztapena Miguel Angel Pratsekin

Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen VI. jardunaldietan Miguel Angel Prats egon da hizlari.
Victor Bermejok aurkeztuta, "Pedagogi berrikuntzak teknologi berrien erabileraz izan ditzazkeen erronkak, mugak eta aukerak" gai zailari heltzen saiatu da Prats. Egia esan Eskola analogikotik digitalera doan bidea deskribatzen saiatu da. On egin denori. Iraupena Ordu bete. Erderaz azalpen labur bat irakurtzeko jo Zibereskola blogera.

2007/05/28

Miguel Angel Zabalza Curriculumaren gaitasunetaz

Gipuzkoako Berriztapen Proiektuen VI. jardunaldietan Miguel Angel Zabalza gonbidatu dute, Curriculumean gaitasunak duten lekua aztertzeko. "XXI. mendeko eskolaren erronkak" izenburuarekin, konpetentzien garapena aztertu du Santiago de Compostelako Unibertsitatean, didaktika eta eskola antolakuntzako katedraduna den irakasle honek.
Bere hitzaldia bi zatitan argitaratuko den arren, lehen zati honen iraupena 57:57 da.

2007/05/24

Berrikuntza ildoetan IKTak azaltzen

Juanjo Agirrezabala, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak, bere lehentasu ildoak azaltzen jarraitzen du. Oraingoan Informazio eta Komunikazio Teknologiek ere bere lekua izango dute, 2007-2010 urteetarako.
Hitzaldi hau, Gipuzkoako Esperientzien VI. jardunaldietan grabatuta dago.

2007/05/10

Web 2.0 Elkarrekin egiteko

Web 2.0 zer den eta Elkarekin atarian nola egin daitekeen kontatzeko, Koldo Etxebarria Gipuzkoako Berrzitapen proiektuen VI. jardunaldietan kontatzen digu.

MP3ren erabilpena hizkuntzetan

Antoine Bidegainek eta Maitena Susperreguik MP3 erabiltzearen esperientzia bere osotasunean kontatzen digute.
Donostiako Miramar Jauregian ospatutako jardunaldian, 45 minutuz aritu ziren, zehatz eta zabal, nola egiten duten kontatuz.

2007/05/09

MP3 batekin hizkuntzak ikasi

Gipuzkoako Berriztapen esperientzien 6. jardunaldietan, Maitane Susperregik eta Antoine Bidegainek, hizkuntzak ikasteko MP3 erabiltzeko esperientzia aurkeztu dute.

2007/05/07

Berriztatzeko lehentasun ildoak

Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria den Juan Jose Agirrezabalak, datozen hiru urteetarako lehentasun ildoak azaltzen ditu Gipuzkoako Esperientzi Berriztatzaileen VI. jardunaldietan.

2007/05/04

Berriztapenerako lehentasun ildoak

Gipuzkoako Berriztapen VI. jardunaldietan, Juanjo Agirrezabal, Hezkuntzaren Berriztapenerako Zuzendariak, lehentasunezko ildoak azaldu ditu. Hona hemen sarrera.

Gipuzkoako berriztapenaren egoera

Arantza Lakak, Gipuzkoako berrikuntzaren egoera azaltzen du, Gipuzkoako VI. berriztapen jardunaldietan.
Zenbait datu ematen ditu, ikastetxeen eta irakasleen prestakuntza ekintzak kokatzeko.
Eta Berritzeguneen helburuak finkatzen laguntzen du:
"praktika egokien esperientziak sortzen duen jakintza hedatzea eta sozializatzea dira Bguneen helburuetariko bat".
Iraupena: 4 min

2007/05/03

Kopuruak Mari Sol Uriarekin

Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldien hasieran, Mari Sol Uriak partaidetzaren zenbakiak azaltzen ditu.

Berriztatzeko zuzendariaren irekiera

Donostiako Miramar Jauregian osapatzen dira Gipuzkoako Berriztapen Proeiktuen VI. Jardunaldiak. Juanjo Agirrezabalak iekiera ekitaldia egin du hitz hauekin.

2007/05/02

Kulturaniztasuna hizkuntzekin Gipuzkoan

Pedro Roa, Irungo Berritzeguneko zuzendariak, Gipuzkoako Berriztapen jardunaldien mamia azaltzen digu.
Maiatzaren hiruan kulturaniztasuna eta hizkuntzen inguruko gogoeta eta esperientziak aztertuko dira.

IKTen esperientzi berritzaileak

Gipuzkoako IKT Programako arduraduna den Victor Bermejok Jardunaldi epdagogikoetan izango diren esperientziak aurreratzen dizkigu.

Gipuzkoako Berriztapen Jardunaldiak

Donostiako Miramar Jauregian Gipuzkoako VI. berriztapen jardunaldiak ospatzen dira Maiatzaren 3 eta 4an
Pilare Mujika, Ordiziako Berritzeguneko Zuzendariak, egun hauetarako helburuak azaltzen dizkigu.