2010/03/06

Identidad Digital de Tiscar Lara

Tiscar Lara Nortasun Digitalari buruz hitzegiten du Deustuko Telefonica Katedrak eta Aulablogek antolatu duten Hezkuntza Digit de Deustoalaren Jardunaldietan. Bilbao 2010.03.05

2010/02/03

Ramon Barlamen gomendioak

Ramon Barlam irakaselak aurkezpen proposatzaile bat prestatu du, Interneten lan egiteko orduan irizpideak eta gomendioak euki ditzagun.
Hona hemen bere iradokizunak.

2010/02/02

Kinorekin editatzeko bideoa

Vimeon aurkitu dut bideo xume hau, Kino, Linuxeko bideo editorea, modu errez batean erabiltzeko.
Bi helburu betetzen dituekla uste dut:
  • software libreko editorea errez erabili daitekeela adieraztea
  • bideoak egiteari beldurra kentzea.
Animatzen zara?
Educacontic erabiltzailearen kanala da Vimeon.

Kino: edición de vídeo from Educ@conTIC on Vimeo.

2010/01/27

Arretaz ikusteko bideoa T4

Transforming Teaching Throug Technology delako taldeak (T4) arretaz begiratzeko moduko bideo bat egin zuen duela urte pare bat. Pentsatzeko moduko mezuak bildu ditu iturriak aipatuz, irakasleon jarduna beste ikuspegi batekin begiratzeko. Nola ikusten duzu?

2010/01/18

Jordi Adellekin Gaitasunak Garatzen

Jordi Adellek Gipuzkoako jardunaldi pedagogikoetan "Gaitasuna Garatzen" izenburuko hitzaldia (actividades didácticas para el desarrollo de la competencia digital) egin zuen, 2007ko Apirilaren 18an. Pepe Orengak aurkeztuta, Jaume I unibertsitateko irakasleak, hitzaldi bikain hau eman zuen.

GEHIAGO JAKITEKO:

2010/01/15

Gaitasun digitalak Tiscar Lararekin

Tiscar Larak argi azaltzen du zer diren Gaitasun Digitalak.
Berak aukera sendo bat egiten du ezagutza irekiaren alde, jakiteaz gain, izan egin behar dela esanez; eta izatekera hori gauzatu beahr dela ekintzetan.

BIDEO HITZALDIA
Post honetan 2009ko ekainaren 2an, IKTak irakaskuntzan txertatzeko jardunaldietan eman zuen hitzaldia izenbur honekin: "Gaitasun digitala kultura partehartzailean: bir-erabili, bir-eraiki eta partekatu"
Tíscar Lara Padilla EOIko (Escuela de Organización Industrial delakoaren)kultura digitalaren dekanordea da; bere aurkezpena hemen eskuragarri daukazu.

2010/01/12

Kontzeptuak ikusgai? Mapa batean!

Buruan daukaguna iruditan pentsatzen, antolatzen, ikusten omen dugu.
Joseph Novack irudi horiek mapa batean antolatzea pentsatu zuen: Cmap edo Kontzeptu Mapa batean.
Bideo labur honetan ikusi & ikasi dezakegu zer den hori.