2009/05/02

Jakintza Ikastola ikusgai

Ordiziako Jakintza Ikastolako lan egiteko modua agiri-agirian gelditu da. Maite Goñik den dena kontatu du: orain ez dago sekreturik euren lan egiteko moduaz.
Orain edozeinek kopiatu ahal izango du pedagogia blogosferiko hori.
Ikusi bestela bideo hau!

2009/04/29

Google-ren bideoak ala Blip.tv-renak

Udaberri Galdua blogean ikusi dugu azken egunetan Googleren bideoan ezezik, Blip.tv zerbitzarian jarri dituztela. Googlek zerbitzu hori itxi edo murriztu duenetik, erabiltzaile arruntek beste ostaturen bat bilatu beharko dute. Halabeharrez!
Hori izango al da Udaberri Galduak egin duena? Zuek uste duzue alde handia dagoela kalitatean? Ikertzen jarraitu beharko dugu. Lagungu mesedez, zuen iritziekin.

2009/04/08

Facebook hezitzaile ote?

Hik Hasi aldizkarian idazteko, galdera hau luzatu didate: FaceBook hezitzaile izan daiteke ala?
Erantzuten saiatzean, hainbat informazio aurkitu dut, galdera hori erantzuteko. Antolatzen saiatu naiz era pedagogiko baten, eta idazki bat moldatzen: ez dakit nola ikusten duzu/en. Baina feed-backa eskertuko nuke.
GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO

2009/04/01

Delicious erabiltzeko modu erraza

EHUko Campus Virtualean egiten nabilen ikastaroan (Web 2.0ren erabilerari buruz) bideo ikusgarri, eta argigarri bat, gomendatu digute: Delicious ulertzeko eta erabiltzeko.
Mezua argia da: kaosa gainditzeko... sare soziala dago.
Hiru minutu dira eta ezin da gehiago ikasi denbora gutxitan. Ikusi ta komentatu!

2009/03/25

Zumaiatik kanporatu zituzten pertsonak

Udaberri Galdua blogean Zumaiatik derrigorrez kanporatuak izan ziren pertsonen testigantzak topatu ditugu: tartean Lore Albizu. Sei urte zituenean bere familiarekin batera kanpratu zuten herria hartu berria zuten falangistek. Hona hemen bere testigantza

Ikastolen Elkartearen Telebista

IKTB edo Ikastolen elkarteko telebista martxan da jadanik. Euskadi Irratiko Amarauna saioan entzun nuen lehen aldiz, eta blogosferan zabaldu ahala hobeto ezagutzeko aukera izan dut. Eitbko berri hau spot moduan hartu daiteke.

2009/03/24

Elgetatik gertu Angiozar dago

Udaberri Galduaren blogean Felix Santorcuato aurkitu dugu: Angiozarren jaio ta bizi zen gizona.
Gerra Zibila hasi zenean, bere etxe ondotik pasatu ziren Francoren tropak: zuriak. Eta Intxorta inguruan frentea estabilizatu zirenean, etxea bi aldeen tiroen erdian zegoen, mendi gainetan gorriak zeudelako.
Bere gurasoak herrira bajatzen ziren lo egitera, bera eta anaia, animaliak zaintzen gelditzen ziren artean. Felixek ez zuen beldurrik sentitu armak eta bonbak ikustean. Hori bai, gabaz harri bolak bere etxeko teilatuan erortzen zirenean, bihotza saltoka hasten zitzaion. Medikuak gota batzuk eman eta... dena pasatu zitzaion.
Holako historia gehiago aurkitu ditzakegu oroimen historikoa berreskuratu nahi duen blog horretan: Udaberri Galduan.
ESKERRAK:
Grabaketa hau egiteko Felixen iloba, Alexandere, eta Kimetz Blancoren laguntzarekin kontatu nuen: eskerrik asko bioi.