2007/03/01

HezkunTB logotipo bila

Hezkuntza Telebista & Blogak irudi baten bila dabil.
Proeiktu kolektibo bat izanik, lortu, sortu & eraiki nahi dugun irudia, denon artean egin nahi genuke.
Hasteko zirriborro pare bat sortu ditu Josik, eta Flickrren daude ikusgai.
Hasteko eta bat, hemen daude BI

Begiratu, kritukatu, komentatu... eta hobeagorik asmatzen baduzu, ESAN!

Laster arte HezkunTBzale guztioi!

Geure ondarea Gernikan

Bizkaiera geure ondarea jardunaldiak bideoak ikusgai daude Google Bideoen zerbitzariak.
2001.ko martiaren 19 eta 20an ospatutako hitzaldi eta mahainguruak dira, bizkaitarrok daukagun altxoarrari buruz.

2007/02/27

ZENBAT URTEREKIN ARGAZKILARIA IZANGO NAIZ?

Ikusi nahi baduzue 4 eta 5 urteko ikasleek argazki makina digitala erabiltzeko jorratzen dituzten lehenengo urratsak egin klik hemen.
Urratsez urrats, ikasleek kamarari bildurra kenduko diote, azkenik, bestelako baliabide bat bezala hartuko dutelarik...
Emaitzak, etorkizunaren hurrengo orrialdean....(jarrituko)

2007/02/26

IPUIN BATEN IPUINA


....ERA LABURREAN ESANDA
Getxoko Geroa Ikastolako Blogean, ipuingintzaren inguruan interesik baduzue, unitate txiki bat aurkitu ahal izango duzue. Unitate hau hiru saiotan oinarriturik dago eta umea, bere adinaren arabera, protagonista izan dadin lortu nahi du. Emaitza bideo batean argitaratzen da.

argazkia
Ikusi kontakizunaren bertsio osoago bat hemen, ACEXen blogean!

2007/02/24

Aniztasunean Elkarrekin Bizi Elena Martinekin

Elena Martin, psikologia katedraduna, eta Madrileko Unibertsitate Autonomoan (UAM) Hezkuntzaren Psikologiaren irakaslea, Barakaldoko Berritzegunearen jardunaldi pedagogikoetan parte hartu zuen.
Errealitate gatazkatsu batean aurrera egiteko giltzak eskatu zizkioten antolatzaileek.
Eta berak izenburu honekin "Trabajar desde la Diversidad, avanzar en la convivencia" aurkezpen bikaina egin zuen, hemen ikus dezakezuenez. Iraupena ordu bat gutxi gora behera.

B04ren beste bideoak ikusgai daude Googleren Bideo zerbitzarietan.

2007/02/23

NORBERAREN EZAGUTZA BULTZATUKO DUEN IHARDUERA

Ondoko adibide honetan, teknologia berrien erabilpenak, ikasle bakoitzak bere buruari buruz duen irudia eta informazioa eskuratzeko aukera ematen digu.
Bide batez, ordenadorearekiko oinarrizko prozedurak, modu atsegin batez, menperatzeko aukera izango dugu.

2007/02/22

MCS 4 bolada psiko-pedagogikoak

Manuel Segurak azken 20 urteetako psiko-pedagogi arloan egon diren ekarpenak, lau boladatan biltzen ditu. Aurreko bien osagarria da:
Oraingoan banan banan deskribatzen ditu:
  1. Pentsatzen ikastea (Lipman, Feurstein, Gardner, Harvardeko Unibertsitatearena, de Bono)
  2. Giza Trebezien Garapena
  3. Golemanen Emoziozko Adimena
  4. Balore Moralen Hezkuntza