2008/06/15

Irratia nola egiten zen ikus-ikasteko

1989. urtean Ikus Ikas saioan irratia nola egiten zen ikustera joan zen; besteak beste, Euskadi Irratiak Alderdi Ederren zituen estudiotara. 12/16 urteko gazteentzat egiten zen saio hau, udazkenean hasi zen emititzen. Eta urriko azken astean, Gernikako azoka bezala, irratigintzari buruzko saio hau egin zuten:
  • modu profesionalean nola egiten zen, Martxelo Otamendiren eskutik, Euskadi Irratiak Donostian zituen estudioetan
  • eskola batean nola egiten zen, Durangoko Ikastetxe batean
Hona hemen bideo ikus-entzungarri hura.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:

2008/06/14

Berrikuntza umore askorekin

Gaur goizean umorea beharrezkoa dela konturatu naiz.
Bizitzan orokorrean; baina berrikuntzei aurre egiteko are beharrezkoagoa.
Lula Towandaren bideo bat da Seccion Femenina blogean ikusi dudanak eman dit aukera hau baieztatzeko. Hainbeste gustatu zait, hemen ikusteko moduan jartzea erabaki dudala.
Gustatzen al zaizu/e?

2008/06/13

Zuazako udalekuak IkusIkasen

1989. urtean Euskal Telebistako IkusIkas saioan Zuazako irlan ospatu ohi diren udalekuak agertu ziren.

2008/06/09

Tiscarren gustorako Internet

Pablo Garaizar, Aprendices taldeko kideak, Moot08an galdetu dio Tiscarri:
Zein da zure gustoko Internet?
Eta hauxe Tiscar Lara-ren erantzuna. Iraupena 8 min.

GEHIAGO JAKITEKO/EGITEKO:
Gaia jarraitu dezakezu:

2008/05/30

Inaki Arenaza Moot08an

Mondragon Unibertsitatean Moodle Moot08 jardunaldia antolatu berri dute. Julen Iturbe artesanoa, David Sanchez eta Iñaki Arenaza pragmatikoa izan dira motoreak. Iñakiri giltzak laburbiltzeko eskatu diogu; lau minututan laburtu dizkigu.

2008/05/27

Interneten bi aurpegiak Tiscarrekin

Tiscar Larak Interneten bi aurpegiak ikusten eta azaltzen ditu: gauza onak eta alde txarrak. Moot08an esan zuen bezala, biak euki behar dira kontutan, erabiltzaile kritikoa izateko.


Gehiago jakiteko/egiteko:
* ikusi Moodle Moot-en bideo gehiago Youtuben
* bisitatu Tiscarren bloga (tiscar.com)
* jarraitu Moot08 etiketa Technoratin

Tiscar Lara Moot08an

Tiscar Lara Mondragon Unibertsitatean egon da Moot08 jardunaldian. Carlos III unibertsitateko irakasle honek ireki zuen ekitaldia hitzaldi argi eta esanguratsu batekin: "Cuestiones críticas de la alfabetización digital".

Pablo Garaizar, Deustuko irakasleak laburpen bat eskatu zion. Hona hemen Tiscarren erantzuna. Iraupena: 6'