2008/04/07

Gerra Zibilean gertatutakoak

1936. urtean Buenaventura Durruti hil zutenean, hileta jendetsuak egin zizkioten. Ordukoa da dokumental hau.

2008/04/04

Jonan Fernandez Ikaskom kongresuan

Jonan Fernandez, Baketik zentruaren zuzendariak Ikaskom kongresuan egon da. "Elkarbizitza hobetzeko komunitatean egindako oinarrizko lau ikaskuntza" aurkeztu ditu insistentzialista bakezale honek. Hona hemen bere hiztaldia. Iraupena: 39 min.

2008/04/03

Ignasi Vila Kulturaniztasunaz ikaskom kongresuan

Ignasi Vila Kultur-arteko Hezkuntzaz hitz egiten Maria Luisa Juassirekin.
Ikaskom kongresuan izan da Bilbon.

Gerra Zibilaren irudiak

1936. urtean Gerra Zibila dokumentaletan ikusi dezakegu:
  • orduko baliapide zinematografikoekin egindako erreportaiak
  • gaur eguneko bideo digitalaren abantailekin
  • Web 2.0ak interneten bidez eskaintzen dituen aukerekin.
Errusiar ekoiztetxeak eginak 10 eta 11. entrega deritzonak ikusi ditzakezu orain.
ERREPORTAIEN ITURRIA
Bi bideo hauek Soyuz Kino errusiar ekoiztetxeak egidakoak dira, TVE2ko La Guerra Filmada saioan emanda, Julian Casanovak aurkeztuta, 2.006ko udan.

2008/04/02

Eskola Demokratikoa by Apple

Michael Apple Eskola Demokratikoari buruz hitz egin du Ikaskom kongresuan, Ikasketa komunitateen kongresuan, Bilbon.

2008/03/27

Ikaskom Ramon Flecharekin

Ikaskom kongresuan, Ikasketa Komunitateen elkargunean Ramon Flecha CREAko kidea, egon zen Ikasketa Dialogikoari buruz hitzegiten.
Miguel Lozaren aurkezpen paregabearen ondoren, (lagun onak direlako edo?) Flecha irakaslearen hitzaldi aparta entzuteko aukera daukazu. 54 minutu dira denetara: ez galdu bat ere!

2008/03/18

Ortuellan morphing: ezberdinak gara?

Patxo Landa Ortuella BHIko irakasle bat da; eta ia-ia laguna. Bideo hau gomendatu dit "telebista honetan" agertzeko nahiko a ote zen galdetuz: izango ezda ba?
Zeuek ikus eta iritzia eman.

BIDEOAREN GAKOAK
Ikasleek aukeratu dute abestia.
Mota guztietako ikasleek (onak eta txarrak deitutakoak) parte hartu dute.
Morphing programak arrakasta ziurtatzen du.
Eta mezua argi geratzen da: Ez gara ezberdinak!