Hezkuntza, Telebista & Blogak elkarrekin eta elkarlanean. Web 2.0ari esker, erreza da Interneten argitaratzea. Lagundu dezagun sarea hezigarri gerta dadin!
irakasleekin hitz egin dugu standaren gakoa ezagutzeko. Sekretu guztiak kontatu dizkigute. Gaiari buruz bideo eta informazio gehiago ikusi dezakezu Zientzia Astearen blogean.
Zientzia Astearen barruan, EHUko Biologia sailak stand ikusgarri bat jarri zuen. Manu Soto, Zientzia eta Teknologia Fakultateko Biologiako irakaslea/ikertzaileak, kontatzen dizkigu bere edukiak.
Patxi Azpillaga, EHUko Ikusentzunezko Komunikazioaren irakasleak, aurten ZinebiLaben esperientziaz gogoeta egiten du. Bide batez, unibertsitateaz eta ikasleen jarreraz ere hitz egin digu.
Zientzia eta Teknologia fakultateko Geologia sailaren standa, Zientzia Astean. Jesus Uriarte EHU-ko Geologia irakasle- ikertzailak kontatzen digu zein den erakusketaren eskaintza.
Bizitza aurrera ateratzea lan nekagarria bezain polita da. Pertsonei kostatzen zaigu (askotxo) baina animaliei ere. Concepción Abrairak bere txakurra, Azuliñaren berri eman zidan aspaldi (Youtuben kanal propioa dauka txakurrak!). Baina oraingoan erditzearen bideoa bidali didanean, bizitzari omenaldi bat egin nahi diot. Bizitza erditzen eta mundu honetara ekartzen ahalegin gehiago egin beharko ditugu; baina jendea hemendik eramateko, sofrimendu gehiago eragiteko, familiak apurtzeko, sentipen bortitzekin herriak eta pertsonak deskontsolatuta uzteko... gutxiago. ZUHAITZ BAT ERORTZEN... Sinistu nahi baduzue, Azuliña txakur-eme honi Colita erditzea zenbat kostatu zaion ikustea baino ezduzue (ordutako prozesua minutu gutxitan laburtuta dagoela ez dago esan beharrik ezba?) Instant batean, gatillo batek balari jotzeko behar dituen segunduak besterik ez dira behar, bizitza bat bertan behera uzteko. Zuhaitz bakar batek erortzean egiten duen zarata, baso oso batek, baketsu eta geldiro hazten egiten duena baino handiagoa da. Zuhaitzak ez diezaigula baso osoa lausotu. Ezta bizitza ere!