EHUko Fisika sailaren standa Zientzia Astean.
2007/12/04
2007/12/03
Bizitzaren alde, indarkeriaren kontra
Bizitza aurrera ateratzea lan nekagarria bezain polita da. Pertsonei kostatzen zaigu (askotxo) baina animaliei ere. Concepción Abrairak bere txakurra, Azuliñaren berri eman zidan aspaldi (Youtuben kanal propioa dauka txakurrak!). Baina oraingoan erditzearen bideoa bidali didanean, bizitzari omenaldi bat egin nahi diot.
Bizitza erditzen eta mundu honetara ekartzen ahalegin gehiago egin beharko ditugu; baina jendea hemendik eramateko, sofrimendu gehiago eragiteko, familiak apurtzeko, sentipen bortitzekin herriak eta pertsonak deskontsolatuta uzteko... gutxiago.
ZUHAITZ BAT ERORTZEN...
Sinistu nahi baduzue, Azuliña txakur-eme honi Colita erditzea zenbat kostatu zaion ikustea baino ezduzue (ordutako prozesua minutu gutxitan laburtuta dagoela ez dago esan beharrik ezba?) Instant batean, gatillo batek balari jotzeko behar dituen segunduak besterik ez dira behar, bizitza bat bertan behera uzteko.
Zuhaitz bakar batek erortzean egiten duen zarata, baso oso batek, baketsu eta geldiro hazten egiten duena baino handiagoa da. Zuhaitzak ez diezaigula baso osoa lausotu. Ezta bizitza ere!

2007/11/30
Batxilergo ondoren J.L. Bengoa
Josi Luis Bengoa Confebaskeko lehendakaria, Batxilergo ondoren zer egin daitekeen erantzuten saiatzen da Bilboko Batxilergoari buruzko Jardunaldietan. Iraupena: 21 min
Lanbide heziketaz
Inaki Mujika Lanbide Heziketaz hitz egiten Bilboko Batxilergoari buruzko jardunaldietan. Galdera honi erantzuten saiatzen da: Batxilergo ondoren zer? Iraupena: 16 min.
2007/11/28
Etika berriak egiteko
Camara Abierta 2.0 saioan hiritar-kazetaritza bultzatu nahi dutela aitortzen dute. Ahalegin horretan ezinbestekoa da etika bat jarraitzea. Antonio Gasset zinezaleak, hamar puntu laburretan biltzen digute bete-beharreko arautegia. Nire ustez, ona, laburra ta jarraitzeko modukoa da. Ez galdu bi minutu hauetako segundirik ere ez!
10 puntuok bitan laburtzen dira:
10 puntuok bitan laburtzen dira:
- zentzuduna izatea
- berriak zeure ikuspegi zintzoarekin kontatzea
Etiketak:
camara+abierta+2.0,
educom,
josi,
tv
Camara Abierta saioarekin posiblea da
Orain arte ezinezkoa zen toki bitan batera egon. Edo gutxienez, gauza bi batera ikusi ahal izatea.
Batipat, telebistarekin gertatzen zen (eta gertatzen da hori). Bideoan ezbaduzu grabatzen, ezin duzu toki batean egon eta zure gustuko tele-saioa ikusi.
Baina nik hori egiteko modua lortu dut, Web 2.0 delakoaren tresnekin. Begira bestela, Camara Abierta saioarekin zer gertatzen den! Espainiako Telebistan emititzen hasi berria den Camara Abierta 2.0 saioa ikus dezaket, bart Zinebiren estrainialdian egon nintzen arren. Hau magia!

2007/11/27
Abentura berrian sartuko al da?
Josi Sierra abentura berri batean sartuko ote den beldur gara.Eitbren egoitzan, Aupatu dela-ta antolatu zen kedadan hartutako irudi honek zalantzarako beta eman digu!
Saltsa gutxitan sartuta dagoenez, oraingoan kameran edo aurkezle lanetan ere ikusi ahal izan dugu poli-baliente hau!
Beldur gara azaroaren 27an hasiko duen abentura berriaren bidetik, Abenturantz joko ote duen,
- antzerki lanetan ala telebista zereginetan
- bideogintza zibernetikoan ala blogosfera zurrunbilatuan
Zabaldu ezazu Zinebiren irekiera.
Josiren eragina ikusi blogosferan.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)